Pier Paolo Pasolini

Pier Paolo Pasolini

Bizitza
JaiotzaBolonia1922ko martxoaren 5a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1922ko martxoaren 5a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1975eko azaroaren 2a)
HeriotzaLido di Ostia (en) Itzuli eta Erroma1975eko azaroaren 2a (53 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Familia
Hezkuntza
HeziketaLiceo Luigi Galvani (en) Itzuli
Boloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Friuliera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, itzultzailea, aktorea, poeta, gidoilaria, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea, zinema aktorea, zinema-kritikaria, idazlea, errealizadorea eta prosalaria
Lateralitateaeskuina
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0001596 Allocine: 133 Rottentomatoes: celebrity/pier_paolo_pasolini Allmovie: p105725 TCM: 148300 Metacritic: person/pier-paolo-pasolini TV.com: people/pier-paolo-pasolini
Musicbrainz: 878668a4-7483-4604-b3c7-d0b172b3d026 Discogs: 467451 Find a Grave: 6956532 Edit the value on Wikidata

Pier Paolo Pasolini (Bolonia, Italia, 1922ko martxoaren 5a - Erroma, Italia, 1975eko azaroaren 2a) zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala izan zen. Lan oparoa egin zuen arlo horietan, kaleko bizitzatik hurbil agertuz eta errealismo gordin bat erakutsiz, sexualitate gaiak ezkutatu gabe. 1949ko abenduan Friuleko sorterritik Erromara deserriratu ondoren, Erroma inguruko giroen deskribapen zakarrak ospea ekarri zion Ragazzi di vita eleberriaren bitartez (1955).

Horri esker, zinemagintzaren ateak ireki zitzaizkion, neorrealismoan kokatu den estiloan. Lehen film luzea Accatone izan zuen (1961), batez ere ikusleen harrera ederra izan zuena. Kritikak kritika, horrek hurrengo filma egiteko modua eman zion. Erromatar gaien etapa oparo horri amaiera emanez, Uccellacci e uccellini zuzendu zuen (1966), bizitzarekin etsipena darion Totò aktore beteranoaren partaidetzaz.

Pasolinik herri hizkuntzen aldeko jarrera aktiboa hartu zuen, friulieraz ere idatziz, eta gogor gaitzetsi zuen kulturaren eta gizakien homogeneizazioa. Kontsumoko gizartearen etorrerari buruzko kritika gogorra egin eta, are, etsipena agertu zuen azken urteetan. Ahobizarrik gabeko bere adierazpideak eta tonu profetikoak Alderdi Komunistaren eta, batez ere, kristau demokraziaren eta elite politikoen zein ekonomikoen etsaigoa ekarri zizkioten.

Bere burua komunistatzat eta kristau ateotzat zuen, eta ez zuen ezkutatu bere homosexualitatea. Italia eta Europako pertsonaia ezagun bihurtuta, 1975eko azaroan modu ilunean eta basatian hil zuten Erromako Ostia auzoko ur aerodromoan eta, oraindik ere, haren heriotzak eztabaida bizia pizten du, ikerketa judiziala eta epaia ez baitziren urrun heldu hilketaren zirkunstantziez, ezta hura agindu eta egin zutenen identitateaz ere. Salò o le 120 giornate di Sodoma haren film luze polemikoa hil ostean plazaratu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy