Piraguismo

Familia bat kanoa batean
Ur bizietako kayaka

Piraguismo ontzian bertan euste-punturik ez duen arraunez eta kirolaria higiduraren norantzari begira dagoela higiaraziz egiten den kirol nautikoa da[1]. Piragua bi, lau edo pertsona bakar batez bultzatuta dago, hortaz, k4 -a lau pertsonek bultzatutako piragua da, k2-a bi pertsonek bultzatzen dute eta k1-a pertsona bakar batek. Piraguismoan 2 enbarkazio mota daude, kayak-a eta kanoa, lehenengoan, 2 orriz osatutako pala bat erabiltzen da eta bigarrenean, orri bateko pala bat erabiltzen da .

Gaur egun, Alemania eta Hungaria dira herri nabarmenenak, herri hauetan piraguismoa oso garrantzitsua da eta emaitzetan oso nabarmena da hau. Alemaniak, historian zehar, 192 urre-domina lortu ditu munduko txapelketetan eta hungariak 191 lortu ditu.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy