Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl (euskaraz Karibeko Piratak: Perla Beltzaren Maradikazioa) 2003ko piratei buruzko abentura filma da, Gore Verbinski estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa. Disneyland jolas-parke tematikoetako izen berdineko Pirates of the Caribbean ("Karibeko Piratak") jolas-makina mekanikoan oinarriturik dago. Johnny Depp, Geoffrey Rush, Orlando Bloom, Keira Knightley, Jack Davenport eta Jonathan Pryce izan ziren aktore nagusiak.
Orain arte filma honek hiru jarraipen izan ditu: Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest (2006), Pirates of the Caribbean: At World's End (2007) eta Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides (2011).
Oscar Sariak, Urrezko Globo Sariak eta BAFTA sarietarako hainbat izendapen jaso zituen.