Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua Conseil départemental des Pyrénées-Atlantiques | |
---|---|
2015-2021. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | departamenduko kontseilua |
Zuzendaritza | |
Lehendakaria | Jean-Jacques Lasserre (MoDem) 2015. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 54 |
Alderdi politikoak | Gobernua (32): MoDem: 12 UDI: 9 UMP: 6 DVD: 5 Oposizioa (22): PS: 15 DVG: 5 Abertzaleak: 2 |
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2015eko martxoak 22 eta 29 |
Batzarlekua | |
Paue, Bearno | |
Webgunea | |
http://www.le64.fr/ |
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua —lehen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia edo Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Jenerala deitua— Pirinio Atlantikoetako departamendua kudeatzeaz arduratzen den erakunde politikoa da. Pauen du egoitza.
Departamenduko kantonamendu bakoitzak hautatzen du bere kontseilaria.
Kontseilarien biltzarrak edo Kontseiluak hautatzen ditu bai lehendakaria eta bai arlo bakoitzeko arduraduna, kontseilarien artea hautatuak betiere.
Gaur egun 52 kontseilari dira, 52 kantonamenduren ordezkari. 21 kontseilari hautatuak dira Ipar Euskal Herriko kantonamenduetan, eta 31 Bearnoko kantonamenduetan.
Askotan kontseilu honi Nafarroako Parlamentua ere deitzen zaio.[1][2]