Piztuera gizaki guztien hil ondorengo berpiztea da, kristau-erlijioetan auzi-egunaren aurretik gertatuko dela iragartzen dena.[1] Kristautasunean, Jesusen Piztueraren sinesmena fedearen oinarrietako bat da: "Eta Kristo pizturik ez badago, funtsik gabea da gure predikua eta zentzurik gabea zuen sinesmena" (1 Ko 15:14). Judaismoak eta islamak ere sinesmen hau onartzen dute.[2]