Plancken denbora

Planck-en denbora da fotoi batek hutsean argiaren abiaduran Plancken distantzia egiteko behar duen denbora[1].

Plancken distantzia denez luzera neurgarririk txikiena eta argiaren abiadura dagoen abiadura lasterrena, Plancken denbora da gaur egun onartzen diren teorien esparruan esanahi fisikoa duen denbora-neurririk txikiena. Beste definizio bat da Planck-en denbora dela, fisikan, Plancken unitate sisteman erabiltzen den denbora-unitatea.

Termino horiek Max Planck-en izenetik eratortzen dira.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy