- Artikulu hau objektu geometrikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Plano (argipena)».
Geometrian, planoaren ekuazioak hiru dimentsioko espazioan plano bat osatzen duten puntu guztiak ditu soluzio. Adibidez x+y+z-6=0 planoko soluzio guztiak (besteak beste, (x=2,y=2,z=2), (x=3, y=2, z=1), (x=4, y=1, z=1)) hiru ardatzeko diagrama kartesiar irudikatzen badira, plano bat sortuko da.
Plano bat zenbait eratara finka daiteke:
- kolinealak edo zuzen berekoak ez diren hiru puntu emanez;
- puntu bat eta planoarekiko normal edo elkarzuta izango den bektore baten bitartez;
- puntu bat eta planoaren norabidea emango duten bi bektore zuzentzaile eta elkarrekiko independente emanez.