Plano hipodamikoa edo ortogonala, hiri-plangintza mota bat da, kaleak angelu zuzenean diseinatuz eta etxadi errektangularrak sortuz. Hipodamiko hitza Hipodamo Miletokoarengandik dator (grezieraz Hippodamos), hirigintzaren aitzindari bat. Honen urbanizazio sistema kale zuzenetan, angelu zuzenetan gurutzatzen zirenak, oinarritzen zen. Erabilitako planoa ortogonala[1] zen, angeluzuzenkidea, lauki-sarean edo taula-trazatuan. Plangintza horretako hirien morfologia kale-trazaduraz erraz nabaritzen da.
Plangintzaren abantaila da etxadien erregularta dela eta, errazagoa dela partzelatzea. Ageriko soiltasuna bada ere, planak zenbait eragozpen ditu ibilbideak luzatzen dituelako. Hau ekiditzeko, zeharkako kaleekin konpon daiteke. Kale estuetako bidegurutzeetan ikuspen handiagoa izateko, alakadun eraikinak diseina daitezke. Baina trazadura hau ez da egokiena hiri malkartsuetan. San Francisco[2] da adibiderik ezagunena, baina hauxe da hiriko xarma. Antzinako Egipton eta Babilonian bazeuden plan ortogonalen adibideak. Aipatzekoak dira hiri helenistikoak eta erromatarrak, azken hauek kanpalekuetatik sortutakoak; Erdi Aroan frantziar bastidak eta Aragoiko hiri berriak, Eiximenisen ideak jarraitzen zituztenak; Aro Modernoan Espainiako hiri kolonialak; eta Aro Garaikidean Parisko Haussman Plana edo espaniar hirien zabalguneak.