Pleuronektiforme | |
---|---|
Paleozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Pleuronectiformes Linnaeus, 1758 |
Pleuronektiformeak edo arrain zapalak (Pleuronectiformes) arrain aktinopterigioen ordena bat dira. Aditu batzuek Perciformes ordenaren subordenatzat jotzen dute. 400 espezie baino gehiago dira eta zenbaitek, platuxak, mihi-arrainak, erreboiloak, oilarrak eta halibutak esate baterako, interes komertziala dute.
Gorputza zapal eta zabala dute. Gorputzaren alde batera migratzen dute bi begiek hazkuntzarekin batera[1], ahoa bere lekuan geratzen den bitartean. Helduak direnean, albo baten gainean etzaten dira itsas edo ibaietako hondoetan. Kolorez marroixkak izaten dira alde batetik (gorantz geratzen dena), eta zurixkak behean geratzen den erditik. Batzuk itsasoaren hondoan kamuflaturik bizi dira.