Ploidia zelula bateko kromosoma-sorta osoaren kopurua da[1] eta, beraz, gene autosomiko eta pseudoautosomikoenalelo-kopurua ere. Zelula somatikoak, ehunak zein organismo osoak kopuru honen arabera sailkatu ohi dira, "ploidia maila" ezberdinetan: monoploidia edo haploidia (kromosoma-sorta bakarra), diploidia (bi sorta), triploidia (hiru sorta), tetraploidia (lau sorta), pentaploidia (bost sorta), hexaploidia (6 sorta) zein heptaploidia[2] edo septaploidia[3], zazpi sorten kasu, besteak beste. Orokorrean, poliploidia terminoa ere erabiltzen da, hiru kromosoma-sorta edo gehiago dituzten ploidia maila oro izendatzeko.[4]N letrak kromosoma-sorta irudikatzen du: N, 2N, 3N...