Polifonia

Johann Sebastian Bachen BWV 862en konpas bat, Das Wohltemperierte Clavier obrakoa, kontrapuntuaren eta polifoniaren erabileragatik ezaguna.

Polifonia (grezieratik: πολις [polis] = "asko" eta φονος [phonos] = "soinu, doinu") aldi bereko zenbait ahotsetako kantua da. Nork bere aldetik kantatzen badu ere, harmonikoki bat egiten dute ahotsek polifonian. Askotan, laguntzarik gabeko korurako kantua hartzen da halakotzat; aldirik oparoena, Johannes Ockeghem, Palestrina, Tomás Luis de Victoria eta haien belaunaldiko XVI. mendearen bukaerako musikagileekin izan zuen. XX. mendeko lehen laurdenean, polifonia indarberritu egin zen, batez ere, Arnold Schönberg eta haren jarraitzaileen musika-lan dodekafonikoetan. Ahots bakarreko musikatik (monofonia) eta akordeekin lagundutako ahots nagusi melodiko bateko musikatik (homofonia, melodia lagundua) bereizten da[1][2][3].

  1. «The Wikipedia Library» wikipedialibrary.wmflabs.org  doi:10.1093/gmo/9781561592630.article.42927. (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  2. (Ingelesez) Copland, Aaron. (2011-02-01). What to Listen For in Music. Penguin ISBN 978-1-101-51314-9. (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  3. (Ingelesez) Corozine, Vince. (2015-08-27). Arranging Music for the Real World: Classical and Commercial Aspects. Mel Bay Publications ISBN 978-1-61065-666-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy