Poliomielitis

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Poliomielitis
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, neuropatia periferikoa, acquired motor neuron disease (en) Itzuli, central nervous system viral disease (en) Itzuli, Enterovirus infectious disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia, neurologia
Ortopedia
Arrazoia(k)poliobirus
Sintoma(k)neke muskularra, paralisia, paresia, meningism signs (en) Itzuli, sukarra, oka
beherakoa
Sortzen duOtter Valley polio epidemic (en) Itzuli
1916 polio epidemic (en) Itzuli
Patogenoaren transmisioafecal–oral route (en) Itzuli
ukitzeen bidezko kutsapen
Azterketa medikoamiaketa fisiko, viral culture (en) Itzuli
Q25438941 Itzuli
Honen izena daramaJakob Heine (en) Itzuli eta Karl Oskar Medin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA80.9, A80, A80.3, A80.2, A80.4, A80.1 eta A80.0
GNS-9-MK045, 045.9, 045.92 eta 045.90
DiseasesDB10209
MedlinePlus001402
eMedicine001402
MeSHD011051
Disease Ontology IDDOID:4953

Poliomielitisa edo —labur— polioa poliobirusak eragindako gaixotasun infekzioso bat da[1]. Kasuen % 0,5ean, gutxi gorabehera, muskulu-ahulezia sortzen du, mugitzeko ezintasuna dakarrena. Hori ordu gutxi batzuetan edo egun gutxi batzuetan gerta daiteke[1][2]. Ahultasunak hanketan eragin ohi du, baina gutxiagotan eragin dezake buruko, lepoko eta diafragmako muskuluetan[1]. Pertsona asko erabat sendatzen dira[1]. Muskulu-ahultasuna dutenetan, haurren % 2-5 inguru eta helduen % 15-30 inguru hiltzen dira. Infektatu guztiak kontuan hartuta, infektatutakoen % 70ean ez dago sintomarik[1]. Pertsonen % 25ak sintoma txikiagoak dituzte, hala nola sukarra eta eztarriko mina, eta % 5ek buruko mina, lepoko zurruntasuna eta besoetako eta hanketako mina[1][2]. Pertsona horiek aste bat edo bi igarota normaltasunera itzultzen dira[1]. Errekuperazioa gertatu eta urte batzuetara, polio osteko sindromea gerta daiteke, eta muskulu-ahultasunaren garapen motela izan dezake, pertsonak hasierako infekzioan izaten zuenaren antzekoa[3].

Poliobirusa ahoan sartzen den materia fekal infektatuaren bidez hedatzen da pertsonatik pertsonara[1]. Giza gorozkiak dituzten elikagai edo urengatik ere zabal daiteke, eta, gutxiagotan, infektatutako listuarengatik[1][2]. Infektatutako pertsonek gehienez sei astez heda dezakete gaixotasuna, baita sintomarik ez badute ere. Gaixotasuna diagnostika daiteke birusa gorozkietan aurkituz edo odolean haren aurkako antigorputzak detektatuz. Gaixotasuna gizakiengan bakarrik gertatzen da modu naturalean[1].

Polioaren aurkako txertoarekin prebenitu daiteke gaixotasuna; hala ere, dosi ugari behar dira eraginkorra izan dadin[2]. Behin infektatuta, ez dago tratamendu espezifikorik. 2018an, 33 polio basati kasu eta 104 polio kasu izan ziren txertoen ondorioz[4]. 1988an 350.000 kasu basati inguru ematen ziren. 2018an, gaixotasun basatia Afganistanen eta Pakistanen soilik hedatu zen pertsonen artean[4]. 2019an 175 polio basati kasu eta 364 polio kasu izan ziren txertoen ondorioz[5]. Gaur egun txertoa aldatu da, bigarren mailako eragin hori murrizteko. Poliomielitisa aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian.

Poliomielitisa milaka urtez existitu da, eta gaixotasunaren irudikapenak antzinako artean izan dira[1]. Michael Underwood mediku ingelesak 1789an gaixotasuna deskribatu zuen lehen aldiz[1], eta Karl Landsteiner immunologo austriarrak 1908an identifikatu zuen birusa[6]. XIX. mendearen amaieran, agerraldi handiak hasi ziren gertatzen Europan eta Estatu Batuetan[1]. XX. mendean, haurren gaixotasun kezkagarrienetako bat bihurtu zen inguru hauetan[7]. Polioaren aurkako lehen txertoa 1950eko hamarkadan Jonas Salkek garatu zuen[8]. Handik gutxira, Albert Sabinek ahozko txerto bat garatu zuen, munduko estandar bihurtu dena[9]. Txertoari esker, ia mundu osoan desagertutako gaixotasuna da egun[8][10].

  1. a b c d e f g h i j k l m (Ingelesez) «Pinkbook | Polio | Epidemiology of Vaccine Preventable Diseases | CDC» www.cdc.gov 2019-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  2. a b c d (Ingelesez) «Poliomyelitis» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  3. «Post-Polio Syndrome Fact Sheet: National Institute of Neurological Disorders and Stroke (NINDS)» web.archive.org 2011-07-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  4. a b extranet.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  5. (Ingelesez) GPEI-This Week. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  6. Polio. University of Rochester Press 1997 ISBN 0-585-27396-0. PMC 45731121. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  7. Science and practice of pediatric critical care medicine. Springer 2009 ISBN 978-1-84800-920-2. PMC 426942054. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  8. a b Aylward, R. B.. (2006-08-01). «Eradicating polio: today's challenges and tomorrow's legacy» Annals of Tropical Medicine & Parasitology 100 (5-6): 401–413.  doi:10.1179/136485906X97354. ISSN 0003-4983. PMID 16899145. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  9. Alfred, Randy. (2011-10-06). «Oct. 6, 1956: Sabin Polio Vaccine Ready to Test» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  10. (Ingelesez) Schonberger, Lawrence B.; Kaplan, Jonathan; Kim-Farley, Robert; Moore, Melinda; Eddins, Donald L.; Hatch, Milford. (1984-05-01). «Control of Paralytic Poliomyelitis in the United States» Reviews of Infectious Diseases 6 (Supplement_2): S424–S426.  doi:10.1093/clinids/6.Supplement_2.S424. ISSN 0162-0886. (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in