Politika

Politika estatuak, hiriak edo nazioak gobernatzeko praktika da.[1] Politika izena grekerazko πολιτικος terminotik dator —politikós—, “hiritarra”, zibila edo hiriaren antolakuntzari dagokiona esan nahi duena. Politikak giza ekintza aztertzen du gizartearentzat probetxuzkoa izan dadin, Aristoteles greziar filosofoak zioen politikaren helburua zoriontasuna dela, gizarte osoaren zoriontasuna zehatzago.[2] Errealitate politikoa ikertzen duen gizarte-zientzia, zientzia politikoa da.

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  2. Arrieta Urtizberea, Agustín, 1962-. (2015). Filosofiarako sarrera bat. Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 145 or. ISBN 84-9082-285-9. PMC 1010849900. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in