Poloniarrak[1] (polonieraz: Polacy, pɔˈlat͡sɨ ahoskatua) Europako etnia bat da. Poloniarrak Poloniako herritarrak ez ezik poloniar jatorria duenak ere badira. Poloniarrek diaspora zabala (c. 21 miloi) dute munduan zehar,[2] bai inguruko herrialdetan (Errusian, Alemanian, Bielorrusian, Ukrainan...) bai Amerikan (Estatu Batuetan, Kanadan, Brasilen...)