Poney

Shetland poney arrazako zaldia. Arraza honetako poniak txikienak dira.

Ponia, Poney, xaldi edo, batzuetan, pottoka (nahiz eta adierea hau zuzena ez izan), zaldi txiki bat da (Equus ferus caballus), soin gurutzera gehienez 150 zentimetro garai izatera heltzen dena. Garaiera hartatik behera dagoen edozein zaldi ponitzat jotzen da, nahiz eta egiazko poni arrazek berezko fenotipoa duten. Zaldien artean poniek berezko izaera eta gorpuzkera dute.

Munduan poni arraza eta mota ugari dago. Hainbat enda zahar eta jatorrizkoak, baina beste asko sortu berriak, bereziki zaldiketarako.

Zaldi neurriko zaldiak, berriz, beste sailkapen taldean sartzen dira.

Sakontzeko, irakurri: «Zaldi (sailkapena)»

Antzinakoagoak diren poni arrazek, garbienak izateaz gain, zaldi arkaikoen ezaugarriak atxiki dituzte. Esate baterako, bizkarrean zehar duten marra, baita hanketan agertzen diren marrak ere, edota hanka ilunak. Mutur zurixkak, zurda mardulak eta erdi zutunik zein izaera handia. Handiagoak diren zaldiak baino nortasun handiagoa edukitzen dute sarritan.

Sakontzeko, irakurri: «Tarpan»
Sakontzeko, irakurri: «Przewalskii zaldia»

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy