Ponte-izen

Haizea izena (eramailearena agian) elastikoan idatzia.

Ponte-izena[1], izena edo izen propioa pertsona baten lehen izena da, familia-izen edo deituraren aurretik doana. Abizena partekatzen duten familia edo klan baten beste kideetatik pertsona bati bereizten dion izena da. Normalean jaiotzean jartzen dute gurasoek (kristau tradizioan, umea bataiatzen dutenean).

  1. «Ponte-izen». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-19.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy