Pontoko Erresuma

Pontoko Erresuma
Βασίλειον του Πόντου
K.a. 291 – K.a. 66/65
Monarkia
Erresumaren hedapen handiena
Geografia
Hiriburu(ak)Amasia, Sinop
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako greziera
ErlijioaSinkretismo (Helenismo eta anatoliar eta persiar jainkoak)
Historia
Aurrekoa
Antigonidar leinua
Ondorengoa
Erromatar Errepublika
Artikulu hau antzinako erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ponto (argipena)».

Pontoko Erresuma[1] Itsaso Beltzaren hegoaldeko kostaldean zegoen persiar jatorriko herrialdea izan zen. Mitridates I.a Pontokoak K.a. 291n sortu zuen eta K.a. 63ra arte iraun zuen, Erromatar Errepublikak konkistatu zuen arte hain zuzen ere. Mitridates VI.aren agindupean eremu luzeena lortu zuen, Kolkida, Kapadozia, Bitinia, Taurikako Kersonesoko greziar koloniak eta erromatar Asia konkistatu ondoren. Hiru Gerra Mitridatiko egin ostean, Erromak eskualdea konkistatu zuen: mendebaldeko eskualdeak Bitinia eta Ponto izeneko erromatar probintzia eratu zuen eta ekialdekoa erresuma babestu bilakatu zen.

Erresumaren gehiengoa Kapadozian zegoenez, hasieran Kapadozia Pontokoa (Itsaso Beltzak Pontus Euxinus izena zuen) deitua izan zen. Gero iparraldeko aldea Ponto eta hegoaldekoa Kapadozia bilakatu ziren.

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy