Portu

Artikulu hau azpiegiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Portu (argipena)».
Munduko porturik garrantzitsuenak.

Portua gizakiek eraikia zein naturan topatutako lekua da, non itsasontzi, ontzi eta txalupak seguritatez hurbildu daitezkeen kostaldera. Itsasontzi edo ontzietako karga utzi edo jaso, zamak transferitu eta bidaiariak utzi edo hartzeko, gizakiek erabiltzen duten azpiegitura da.

Portu guztiak, hala berezkoak nola gizakiak eraikiak, itsasontziak babesean hartzeko tokiak dira; portuak, ordea, ur barea izateaz gain, behar adinako ur sakonera behar du izan, itsasontziek hondoa jo ez dezaten. Gainera,  tresna egokiak behar ditu zamak ontziratu eta lehorreratzeko.

Portuak, naturalak edo artifizialak izan daitezke. Portu artifizial batek, kai-mutur, uretako hormak edo dikeak eta jetty-tzak izan ditzake, nahiz eta dragatze-teknikaz ere eraikiak izan daitezkeen, hauek aldikako mantenu-lanak eskatzen dituzte. Portu natural baten adibide argi bat Estatu Batuetako Kaliforniako Long Beach portua da. Hasiera batean padura eta marea-lautada bat zen, merkataritza-itsasontzientzat oso sakonera txikiko urak zirenez, XX. mendean dragatzea erabaki zen.  Portu natural bat, lurrez edo arrokaz inguratuta dago. Portu naturalen adibide batzuk, Australiako Sydney Harbour eta Sri Lankako Trincomalee dira.

Portu batzuk jarduera bakarrerako edo bitarako prestatuak daude; halakoak dira, esaterako, Euskal Herriko portu gehienak arrantza-jarduerarako prestatuta daude. Baina portu handi asko hainbat partetan banaturik egoten dira kai edo nasen bidez; hala, alde batean merkataritza-portua izaten da, eta beste batean arrantza edo kirol-portua.

Mogan-eko portu artifiziala

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in