Postumo (latinez: Marcus Cassianius Latinius Postumus) Galietako Inperioaren sortzailea izan zen 260. urtean[1], Valeriano Erromatar Inperioko enperadore zelarik. Galia, Germania, Britania eta Hispania Inperiotik atera zituen, bere inperio propioa sortzeko. 269 arte izan zuen bertan agintea.
- ↑ Postumok agintea hartu zuen urtea 259 edo 260 izan daiteke. Iraganean 259 nahiago izaten zen, baina gaur egun aditu gehienek 260ko uda-udazkena zehazten dute, Polfer (Postumus) eta J.F. Drinkwaterren arabera (1987, 97. or). Terminus ante quem gakoa 260. urteko iraileko inskripzio bat da; bertan Postumo enperadore bezala azaltzen da: Bakker (1993), 369–386 or. Artikulu honetan aipatzen diren beste data batzuk urte bat atzeratzen ahal dira, Postumo 259an agintea hartzeko urte gisa hartzen dutenentzat. Ikus Drinkwater (1987), 95-106 or.