Predestinazioa (latinezko praedestinatĭo, -ōnis hitzatik ekarria) bere graziaren bidez eternitate guztirako aintza lortuko dutenak aukeratzen dituen Jainkoaren borondatearen agindua da.[1] Jainkoak jada kreatura guztien patua aukeratu zuen doktrina honek determinismoa edota erabakimen askea ditu arerioak.
Agustin Hiponakoaren, katolizismoaren[2] eta kalbinismoaren doktrinetan inportantea da oso baina diferentzia handiak dituzte. Joanes Leizarraga kalbindarraren esanetan, predestinazionea da Iainkoaren konseillu eta ordenamendu eternala.[3]
Islamean ere, predestinazioa (qàdar) fedearen sei ezaugarrietako bat da.