Pripiat Прип’ять | ||
---|---|---|
hiri desagertua | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Ukraina | |
Oblast-a | Kiev | |
Izen ofiziala | Прип'ять | |
Jatorrizko izena | Прип’ять | |
Posta kodea | 255614 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°24′23″N 30°03′27″E / 51.4065°N 30.05747°E | |
Azalera | 6,587 km² | |
Altuera | 127 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 0 (2019) −47.500 (1985) | |
Dentsitatea | 0 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1970 | |
Telefono aurrizkia | 4499 | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | |
Matrikula | AI eta КI / 10 | |
http://pripyat.com |
Pripiat (ukraineraz: Прип’ять, ˈprɪpjɑtʲ ahoskatua; bielorrusieraz: Прыпяць, Prypiać, ˈprɨpʲatsʲ ahoskatua; polonieraz: Prypeć, ˈprɨpɛtɕ ahoskatua; errusieraz: Припять, ˈprʲipʲɪtʲ) Ukrainako iparraldeko hiri bat da, Kiev-eko oblastekoa, Kiev hiritik 100 km ingurura. Bielorrusiako mugaren ondoan dago. Pripiat ibaiak hiria zeharkatzen du.
1986. urteko apirilaren 26an Txernobylgo hondamendia gertatu zenean, hiriak erradiazioaren ondorio latzak jasan zituen eta hustu egin behar izan zuten. Istriputik hiru egunera hustu zuten hiri guztia, egun bitan: biztanleek beste norabait joan behar izan zuten inguruko hirietara, eta animalia guztiak hil egin zituzten. Beraz, gaur egun ia erabat hutsik dagoen hiria da.
Izan ere, 1986ko maiatzaren 2an 30 km-ko eremuan inor ez geratzeko agindu zuenetik eta harresia eraiki zutenetik, hirira eta ingurura sartzea debekatuta dago, ez bada baimen eta helburu bereziren batekin.