Pritzker sariak nazioarteko arkitektura sariak dira, haien garrantzi eta eragina direla-eta munduko garrantzitsuenak direla esaten da.
Hyatt fundazio estatubatuarrak ematen ditu sari hauek, 1979an Jay A. Pritzkerrek sortuak eta geroztik Pritzker familiak kudeatuak. Bere ekintza eta lanetan arkitekto gaitasuna erakutsi duen eta bizirik dagoen edozein arkitektori eman dakioke.
Sariarekin batera, 100.000 estatubatuar dolar jasotzen ditu sarituak, urtero leku desberdin batean ospatzen den zeremonia batean. Askotan Arkitekturako Nobel Saria direla aipatzen da.
Euskal herritar bakarrak eskuratu du, Rafael Moneo tuterarrak, 1996an.