Matematikan, x eta y bi magnitudeproportzionalak direla esaten da, batean izandako aldaketa batek bestean ere aldaketa bat dakarrenean, biderkatzaile baten arabera. Hain zuzen:
x eta yzuzenki proportzionalak direla esaten da, baldin eta y=kx betetzen bada, non k proportzionaltasun-konstantea den;
x eta yalderantziz proportzionalak direla esaten da, baldin eta y=k/x betetzen bada.