Protekzionismo

Ekonomian, protekzionismoa estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da, atzerriko konkurrentzia saihesteko[1].

Estatu batek bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenean, autodefentsako neurriak jartzen ditu martxan, bere produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babesteko. Horietako bat protekzionismoa da. Horretarako, gobernuek hainbat neurri hartzen dituzte, hala nola zerga handiak ezartzea atzerriko produktuei, salgai jakin batzuei sarrera debekatzea edota kupoak edo kontingenteak ezartzea inportazio batzuei. Munduko hainbat gobernuk hartu izan dituzte neurri protekzionistak iraultza Industrialaz geroztik, eta garai hartan izan zuen garapenik handiena.

  1. CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1939/zer-da-protekzionismoa Argia, 2004-04-11

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy