Protoi | |
---|---|
Protoiaren quark-egitura. Quark bakoitzaren kolore-karga ausazkoa da, baina hiru koloreek presente egon behar dute. Quarken arteko indarrak gluoiek kudeatzen dituzte. | |
Sailkapena | Barioia[1] |
Konposaketa | 2 u quark, d quark 1 |
Estatistika | Fermionikoa |
Elkarreraginak | grabitazioa, elektromagnetiko, elkarrekintza ahula, elkarrekintza bortitza |
Ikurra | , , N+ |
Antipartikula | Antiprotoia |
Teorizatua | William Prout (1815) |
Aurkitua | Ernest Rutherford (1917–1919, izen ematea, 1920) 1920 |
Masa inbariantea | 1.672621777(74)×10−27 kg[2] 1.007276466812(90) u[2] |
Bataz besteko bizitza | >2.1×1029 urte (egonkorra)[3] |
Karga elektrikoa | +1 e 1.602176565(35)×10−19 C[2] |
Kargaren erradioa | 0.8775(51) fm[2] |
Dipolo elektrikoaren momentua | <5.4×10−24 e·cm |
Polarizagarritasun elektrikoa | 1.20(6)×10−3 fm3 |
Momentu magnetikoa | +1 e 1.602176565(35)×10−19 C[2] |
Polarizagarritasun magnetikoa | 1.9(5)×10−4 fm3 |
Espina | 1⁄2 |
Isoespina | 1⁄2 |
Paritatea | +1 |
Kondentsatua | I(JP) = 1⁄2(1⁄2+) |
Protoia (p edo p+) nukleoko partikula subatomiko bat da, karga elektriko positiboa duena. Haren karga oinarrizko karga-unitatea da: 1,602×10−19C.
Atomo batek bere nukleoan duen protoi kopuruari zenbaki atomiko deritzo. Zenbaki atomikoak elementu kimikoa determinatzen du, elementuaren ezaugarri fisiko-kimiko asko baldintzatzen baititu. Taula periodikoan zenbaki atomikoaren arabera sailkatzen dira elementu kimikoak.[4]Protoi hitza grezieratik dator (πρῶτον) eta lehena esan nahi du. Ernest Rutherford-ek 1920an hidrogeno-nukleoa izendatzeko erabili zuen. Arrazoia honakoa izan zen: Rutherford-ek, talka atomikoen bitartez, egiaztatu zuen hidrogeno-nukleoa nitrogenotik lor zitekeela.[5] Bertatik, hidrogeno-nukleoa atomo pisutsuagoak eraikitzeko funtsa zela ondorioztatu zuen, horregatik, hain zuzen, esleitu zion hidrogeno-nukleoari "lehena" izena.
Halaber, kimikan eta biokimikan, protoi hitza hidrogeno-ioia (H+) adierazteko erabiltzen da. Testuinguru horretan, protoi-igorle bat azido bat da, eta protoi-hartzaile bat, basea[6].
Protoiek, neutroiekin batera, nukleoi deritzon multzoa osatzen dute; hau da, atomoaren nukleoa osatzen duten partikulak dira. Protoi guztiek karga elektriko berdina dutenez, elkar aldaratzen dute. Hala ere, atomoen nukleoan pilatuta daude. Hori, distantzia txikietan, indar nuklear bortitzaren erakarpena aldarapen elektrostatikoa baino handiagoa delako da; beraz, protoiak trinkotu egiten dira, sakabanatu beharrean.[7]