Psycho (euskaraz Psikosia) 1960ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Robert Bloch idazlearen Psycho eleberrian oinarritua dago. Anthony Perkins, Janet Leigh, Vera Miles, John Gavin eta Martin Balsam aktoreek antzeztu zuten. Zuri-beltzean filmatua izan zen.
Filma lau Oscar Sarietarako izendatua egon zen.
Psycho II (1983), Psycho III (1986), Bates Motel (1987), Psycho IV: The Beginning (1990) eta Psycho (1998) jarraipenak dauzka.