Ptolomeo IX.a

Ptolomeo IX.a

Faraoi

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 142ko otsailaren 18a
Heriotzaezezaguna, K.a. 80 (61/62 urte)
Familia
AitaPtolemy VIII Physcon
AmaKleopatra III.a
Ezkontidea(k)Kleopatra Selene I.a
Kleopatra IV.a
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ptolomeo IX.a Soter II.a, Latiro ("Garbantzua") ezizena zuena (antzinako grezieraz: Πτολεμαίος Σωτήρ Λάθυρος), Egiptoko Ptolomeotar dinastiako erregea izan zen hiru aldi ezberdinetan: K.a. 116tik K.a. 110 arte, K.a. 109tik K.a. 107 arte eta K.a. 88tik K.a. 81 arte, beti, bere anaia Ptolomeo X.arekin txandakatuz.

Hasieran, bere ama Kleopatra III.arekin gobernatu zuen. Lehenik, bere arreba Kleopatra IV.arekin ezkondu zen, eta, ondoren, bere beste arreba Kleopatra Selene I.arekin. Bere amak, tronutik kendu eta Ptolomeo X.a jarri zuen, handik gutxira, berriz tronura itzuli zen arren, Ptolomeo X.ak bere ama hil zuenean, kanporatuz.

K.a. 88an, bere anaia garaitu eta hil zuen, bera hil zen arte gobernatuz. Bere oinordekoa, bere alaba Berenize III.a izan zen, Ptolomeo XI.arekin ezkondua. Honek, Berenize hil zuen ezkondu eta gutxira, eta tronuan ordezkatu zuen. Ptolomeo XII.a Auletesen aita, eta, beraz, Kleopatra VII.aren aitona ere izan zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy