Publizitate

Iragarkiz beteriko kalea, Shinjuku auzoan (Tokio).
Euskal enpresa baten idatzizko publizitatea (1973).

Publizitatea komunikazio prozesu masiboa da, produktu, ideia, instituzio eta zerbitzuen aurkezpen eta sustapena helburutzat dituena, publikoaren jarreran eragin, erosketa bultzatu, markaren irudia hobetu edo ideia baten zabalkundea lortzeko. Harluxet Euskal Hiztegi Entziklopedikoak ematen duen definizioa honako hau da: “publizitatea jendea produktu edo zerbitzu bat kontsumitu edo erabiltzera bultzatzea helburu duen komunikazio-tekniken multzoa da; helburu hori lortzeko egindako ekintzen multzoa, hain zuzen ere”.

Publizitatea behin eta berriz azaltzen zaigu eguneroko bizitzan. Iragarkiak ez dira telebistan agertzen soilik, irratian, kalean, autobusetan, egunkarietan… ere baitaude. Publizitateak funtzio desberdinak bete ditzake: entretenitzea, informatzea... baina, batez ere, ikuslearen arreta bereganatzea eta publikoa komunikazioaren bitartez konbentzitzea. Horrela, haren helburu nagusia betetzen da, hots, produktua saltzea.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in