Punta Galea Txirrindulari Elkartea

Punta Galea Txirrindulari Elkartea Algortako txirrindularitza elkartea da, txirrindularitzari loturiko irabazi asmorik gabeko erakundea, hain zuzen ere.

Bizkaiko harrobiko eragile nagusietariko bat da, maila askotako taldeak dituelarik: eskolak (hasiberriak, alebinak eta infantilak), kadeteak, juniorrak eta afizionatuak (afizionatuen taldea, Elite eta 23A kategoriak barneratzen dituena, Duranguesa Txirrindulari Elkartearekin elkarlanean jorraturiko proiektua da). Emakumeen taldea ere badu. Hainbat txirrindulari profesional izan dira elkarteko kide, tartean Javier eta Ricardo Otxoa, Roberto Laiseka, Mikel Zarrabeitia, Iñigo Landaluze edo Jonathan Castroviejo.

1987tik aurrera Punta Galea Tx.E.k antolatu du Getxoko Zirkuitua, Elite UCI mailako errepideko lasterketa, 2001az geroztik Ricardo Otxoaren oroimenezkoa dena (entrenatzen ari zela, auto istripu batean hil zen Ricardo Otxoa 2001eko otsailan). 2019az geroztik, Otxoa anaien oroimenezkoa da Getxoko proba historiko hau, 2018ko abuztuan hildako Javier Otxoa (Ricardoren anaia) ere gogora ekarriz. Getxoko Zirkuituaz gain, Punta Galeak beste zenbait proba ere antolatzen du, besteak beste, Punta Galea Klasika (zikloturista martxa) eta harrobiko mailei zuzenduriko ekitaldi zein lasterketa anitzak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in