Quark izar

Quark izar edo izar arraro izena, izar exotiko mota bat izendatzeko erabiltzen da, non, dentsitate handuaren ondorioz, materia, askatutako quark eran existitzen den. Aurrekoa, ohi, quark-gluoizko plasma deitzen da.

Materiaren egoera hau, neutroi izarren barnealdean egon litezke, edo baita izar osoa eratzea ere. Bigarren kasu honetan, materia ez zen grabitate erakarpenagatik lotua mantenduko, baizik eta quarken arteko indar nuklear indartsuaren bidez. Kasu honetan, izarra, autolutu bezala hartzen da.

Quarkez erabat osatutako izarrekin lotu daitezkeen objekturik ikusi ez den arren, neutroi izarren barnean askatutako quarken existentzia, oraindik baztertu ez den aukera bat da, dentsitate horietan materiaren konposaketa ( g/) oraindik ez baita ezagutzen.

Quark izar izateko bi balizko hautagai aurkitu dira: Bata, RX J1856.5-3754 eta 3C58. Hasiera batean neutroi izar bezala katalogatuak, lehenak, izan beharko lukeena baino txikiagoa, eta, bigarrenak, izan beharko lukeena baino hotzagoa dirudi, materia endekatua baino dentsitate handiagoko material batez osatuak egon daitezkeela iradokitzen duena. Hala ere, emaitzak ez dira argigarriak. Berriki, hirugarren objektu bat, XTE J1739-285 izenekoa, beste balizko hautagai bat bezala proposatu da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in