Rafael

Rafael

(1500(e)ko hamarkada)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaffaello Sanzio
JaiotzaUrbino1483ko apirilaren 6a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaErroma1520ko apirilaren 6a (37 urte)
Hobiratze lekuaAgriparen Panteoia
Tomb of Raphael (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaGiovanni Santi
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giovanni Santi
Timoteo Viti (en) Itzuli
Il Perugino
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, arkitektoa, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria, diseinatzailea, fresco painter (en) Itzuli, ganberako margolaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Florentzia
Perugia
Erroma
Siena eta Urbino
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Goi Pizkundea
Genero artistikoamargolaritza historikoa
erretratua
erretratua
allegory (en) Itzuli
arte sakroa
margolaritza mitologikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Musicbrainz: 525684a7-9ff8-405d-97af-e19fd5f8a1ad Discogs: 2273823 Find a Grave: 5760 Edit the value on Wikidata

Rafael[1][2] —jaiotzako izena: Raffaello Sanzio[2]— (Urbino, Italia, 1483ko apirilaren 6aErroma, 1520ko apirilaren 6a), Pizkundeko margolari eta arkitekto italiarra izan zen. Mendeetan zehar miretsi eta eredu gisa erabilitako margolari lanez harago, ekarpen handiak egin zituen arkitekturan, eta Antzinaroko obren ikuskatzaile gisa, interes berezia jarri zuen aztarna greko-erromatarren ikerketan eta babestean[3].

Giovanni Santi margolariaren semea zen. Haur prodijio gisa hartu zuten, goiz erakutsi zuelako bere dohaina. Eta umezurtz gelditu zenean, ospea zuten hainbat artistaren tailerretan ikasi zuen. 25 urterekin lortu zuen bere lehen eskaera ofiziala, hala nola Vatikanoko egoitzen dekorazioa. Han margotu zituen zenbait fresko, besteak beste Atenasko eskola, haren obra handienetakotzat jotzen dena[4][5][6]. Ospetsua da perfekzioagatik eta bere arte bisualagatik[7], eta margolanen eta marrazki artistikoen artean bereizgarria da[5]. Migel Angelo eta Leonardo da Vincirekin batean, garai hartako maisu handienen hirukotea osatu zuen[8].

Ostiral Santu batez jaio zen, eta jai egun berean hil, 37 urte zeuzkala. Artista oso produktiboa izan zen, laguntzaile askorekin batera sortu zuen tailer bat kudeatzeari esker[9]. Gazterik hil bazen ere, lan kopuru handia utzi zuen, eta oraindik kontserbatzen dira. Haren lan gehienak Vatikanoko Museoetan daude, hango gela ezagunak freskoekin apaindu zituelako, Rafaelen Gelak, bezala. Hura izan zen egin zitzaion eskaera nagusietako bat; bukatu gabe gelditu zen, bukatu aurretik hil zelako. Laguntzaileek osatu zuten.

Gaztaroan Erroman egon ondoren, haren lan asko taldekideek marraztu zituzten; prozesu horretan kalitatea galdu zutela esaten da. Eragin handiko pertsona zen, bere garaian. Hil ondoren, Michelangelo lehiakideak lortu zuen ospe handia, XVIII. eta XIX. mendeetara arte.  Ondoren, ospea berreskuratu eta hazi zitzaion. Haren lan bareago eta armoniatsuagoari esker, goi mailako artistatzat hartu zuten.

Haren artista ibilbideak hiru garai izan zituen, eta hiru estilo. Lehen urteak Umbrian iragan zituen; ondorengo fasean lau urte igaro zituen Florentzian (1504-1508), eta hiri hartako tradizio artistikotik edan zuen; azken fasea Erromakoa izan zen, hamabi urtez lan egin baitzuen Aita Santuentzat eta haren gortearentzat[10]. Han lortu zuen arrakasta handia.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. a b EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. Klein, Robert, 1918-1967.. (). Italian art, 1500-1600 : sources and documents. (Northwestern University Press pbk. ed. argitaraldia) Northwestern University Press, 44 or. ISBN 0-8101-0852-6. PMC 20418609. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  4. Pomella, Andrea.. (). Museos Vaticanos. Musei Vaticani, 111 or. ISBN 978-88-8271-613-4. PMC 1187094075. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  5. a b Pérez-Rubín, Carlos (2008), «Arte y simbolismo», Revistas.ucm.es, 139. orr.
  6. Martínez Jiménez, José Antonio.. (2011). Lengua castellana y literatura, 3 ESO. Akal ISBN 978-84-460-3367-7. PMC 768472438. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  7. Kleinbub, Christian K., 1976-. (2011). Vision and the visionary in Raphael. Pennsylvania State University Press ISBN 978-0-271-03704-2. PMC 607574322. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  8. John Fleming (1982). A World History of Art. London: Macmillan. 357. orr.
  9. Talvacchia, Bette, 1951-. (). Raphael. Phaidon, 8 or. ISBN 978-0-7148-4786-3. PMC 173499661. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  10. Vasari, Life of Raphael, hemendik hartua: Lives of the Artists, erabilitako edizioa: Artists of the Renaissance selected & ed Malcolm Bull, Penguin 1965. 208 eta 230. orr.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in