Rafael (goiangerua)

Bartolomé Esteban Murilloren San Rafael goiaingerua

Rafael kristautasun katolikoan eta ortodoxoan ezagutzen diren hiru goiaingeruetako bat da. Beste biak Mikel eta Gabriel goiaingeruak dira.

Izena hebreerazko רָפָאֵל (Rafa-El) izenetik dator. "Jainkoak sendatzen du" edo "Jainkoa, Hark sendatu du" esan nahi du. Gaur egun sendagile esanahia duen hebreerazko hitza rofe da, Rafael izenak duen erro berberari lotua.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy