Rainer Weiss (Berlin, 1932ko irailaren 29a) estatubatuar fisikaria da, fisika grabitazionalean eta astrofisikan ekarpenak egin dituena. MIT-n irakasle izan da eta LSU-n alboko irakaslea. 2017. urtean Fisikako Nobel Saria jaso zuen Barry Barish eta Kip Thornerekin batera[1][2]. LIGO detektagailuari erabiltzen den laser interferometria tenknika garatu zuelako eta horren grabitazio uhinen behaketan izan duen garrantziagatik.
Horrez gain, beste zenbait proiektu zientifikoetan parte hartu du; COBE zientzialarien lan taldearen burua izan zen eta Fermilab Holomenter[3] esperimentuan parte hartzen du, batik bat.