Rambo: First Blood Part II (euskaraz Rambo: Lehenbiziko Odola II. Zatia) 1984ko George P. Cosmatos estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko gerra filma bat da. David Morrell idazlearen First Blood eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Sylvester Stallone, Richard Crenna, Charles Napier, Steven Berkoff, Julia Nickson eta Julian Turner aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek aurrekari bat bazuen, 1982ko First Blood, bai eta beste bi jarraipen ere, 1988ko Rambo III eta 2008ko Rambo. Filmak honek mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, 150 milioi inguruko diru etekinak bereganatu eta Back to the Future filmaren ondoren 1985an diru irabazi gehien lortu zituen bigarren filma izan zelarik. Bestalde, orduko AEBtako Ronald Regan presidentearen harreta ere piztu zuen, filma eta protagonistaren antzezpenak goratu baizituen. Filma bera maiz estatubatuar inperioalismoaren ikurtzat jo izan da, bai eta 1980ko hamarkadako filma esaguratsuenetakotzat ere.