James Ramsay MacDonald (1866ko urriaren 12a - 1937ko azaroaren 9a), birritan Erresuma Batuko Lehen ministroa izan den eskoziar politikaria izan zen. Jatorri apalekoa zen, 1924an Lehen ministroa bilakatu zen lehenbiziko laborista izan zen. Bere bigarren agintaldian zehar Depresio Handiari aurre egin behar izan zion. Orduan egoera latz horri gainditzeko asmoz ministro laboristak baino kontserbadore gehiago zituen batasun gobernu bat osatu zuen, honek bere alderditik kaleratzea suposatu zion.