Rastafari mugimendua

Haile Selassie, Etiopiako azken enperadorea

Rastafari mugimendua 1930. urtean Jamaikan sortu zen mugimendu erlijiosoa da. Haile Selassie du jainko handiena: komunitate beltzaren aspirazio sozial eta politikoak gauzatzeko, Marcus Mosiah Garveyren ikasbide publizista eta antolatzaileari darraio; kontuak kontu, profetatzat hartua bada ere, hark ez zuen inoiz bere burua mugimendu horrekin identifikatu.

Ia 1.000.000 bat rastafari zeuden 2000. urtean. Jamaikako biztanleriaren % 60k, gutxi gorabehera, bere burua rastafaritzat jotzen du. Jamaikako langileriatik atera zen mugimendu rastafaria eta denbora batez, gorentasun beltza moduan egon zen. Gaur egun, ordea, imigrazioari esker, munduan zabaldu da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in