Reichenau (uhartea) | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 412 m |
Mota | uharte |
Luzera | 4,5 km |
Zabalera | 1,6 km |
Azalera | 4,3 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°41′35″N 9°03′47″E / 47.6931°N 9.0631°E |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg |
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde | Friburgo |
Baden-Württembergeko baserri-barruti | Konstanz |
Hiri ez den Alemaniako komunitate | Reichenau |
Babestutako-eremua | Insel Reichenau (en) |
Ur-gorputza | Konstantzako aintzira |
Reichenau Alemaniako hego-mendebaleko Baden-Württemberg estatuan dagoen Konstantzako aintzirako uhartea da. 3.203 biztanle zituen 2008an. 4,5 kilometro luze eta 1,6 kilometro zabal da, eta bi kilometroko errepide batek lotzen du kontinentera. Reichenau ezaguna da batez ere 724. urtean sortu zen beneditarren monasterio bat dagoelako uhartean. IX-XI. mendeetan Alemaniako hego-mendebaleko arte eta literaturaren gune garrantzitsua izan zen, eta unibertsitate ospetsua izan zuen, artzapezpiku eta apezpiku ugari eman zituena.