Renania

Renania eskualdearen kokapena.

Renania[1] (alemanez: Rheinland) Alemaniako eskualde historikoa da, Rhin ibaiaren alde bietatik hedatzen dena[2]. Hala ere, egun Rhin ibaiaren arroaren behekaldeko eskualdea izendatzeko erabiltzen dute, Bingen am Rhein eta Herbehereetako mugaren artekoa edo Neckar ibaiaren lotunetik Koloniaraino artekoa[3]. Egungo Ipar Renania-Westfalia, Renania-Palatinatua eta Sarre land edo estatuetako lurrak hartzen zituen.

Eskualdeko hedapena eta banaketa administratiboa gerren bitartez aldatu da. XIX. mendearen hasieran Frantziako Lehen Inperioa desagertu zenean, mendebaldean zeuden nederlanderaz hitz egiten zuten eskualdeak (Jülich-Cleves-Bergeko probintzia) Prusiako Erresuman sartu eta Rhineko probintzia edo Renaniar Prusia osatu zuten. Lehen Mundu Gerra eta gero Ententek okupatua eta desmilitarizatua izan zen. Hala ere, 1936an berriro militarizatu zuten.

Hegoaldeko eta ekialdeko eskualdeak nahiko menditsuak dira (Westerwald, Hunsrück, Taunus eta Eifel mendilerroak dituztenak) eta Rhin eta Mosela ibaien haranek zeharkatuak dira. Iparraldean Ruhr ibaiaren harana dago. Renaniako hiri nagusiak Akisgran, Bonn, Duisburg, Düsseldorf, Koblentza, Kolonia, Krefeld, Leverkusen eta Treveris dira.

Mosela ibaia Koblentza hirian.
  1. Euskaltzaindia. Munduko leku-izen nagusiak euskaraz eta Euskal Herriaren inguruko exonimia. , 113 or..
  2. Dickinson, Robert E. (1964). Germany: A regional and economic wild geography. Londres: Methuen, 357 or..
  3. Marsden, Walter. (1973). The Rhineland. New York: Hastings House ISBN 978-0-8038-2070-8..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy