Renzo Piano (Genova, 1937 irailaren 14 - ) arkitekto italiarra da.
Arkitekto familia baten jaio zen, aita, aitona eta osaba arkitektoak izanik. Ikasketak Florentzian eta Milanen egin zituen, 1964an diplomatu eskola politeknikoko arkitektura sailean eta aitarekin hasi zen lanean, gero Franco Albiniren gidaritzapean. 1965 eta 1970 artean Louis Kahn arkitektoarekin egin zuen lan Filadelfian (AEB), baita Z. S. Makowsky-rekin Londresen. Garai horretan ezagutu zuen Jean Prouvé, honen lagun min egin zelarik, bere lana modu handi batean influentziatuko duena. 1971 urtetik Richard Rogers arkitektoarekin (Piano & Rogers) lan egingo du eta 1977 urtetik Peter Rice arkitektoarekin (Piano & Rice), 1992an hil arte jarraitu zutelarik.
Pianok hiru arkitektura agentzia zuzentzen ditu gaur egun Renzo Piano Building Workshop izenpean: Genova, Berlin eta orain bizi den Parisen, non ehun bat arkitekto, laguntzaile, ingeniari eta espezialista biltzen dituen.
1990ean Kiotoko saria jaso zuen eta 1998 urtean Pritzker Saria.