Resurreccion Maria Azkue

Resurreccion Maria Azkue


1. euskaltzainburu

1919 - 1951
← baliorik ez - Ignazio Maria Etxaide
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakResurreccion Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi
JaiotzaLekeitio1864ko abuztuaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1951ko azaroaren 9a (87 urte)
Familia
AitaEusebio Maria Azkue
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, musikagilea, musikologoa, kazetaria, lexikografoa, hizlaria, katedraduna, folklorista eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
KidetzaEuskaltzaindia
Real Academia Española
MugimenduaEuskal Pizkundea
Genero artistikoazarzuela
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 354 Discogs: 5760431 IMSLP: Category:Azkue,_Resurrección_María_de Edit the value on Wikidata

Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, Bizkaia, 1864ko abuztuaren 5a - Bilbo, Bizkaia, 1951ko azaroaren 9a)[1] euskal apaiza, hizkuntzalaria, hiztegigilea, etnografoa, musikoa, idazlea, kazetaria eta editorea. Euskaltzain oso hautatu zuten Oñatiko Eusko Ikaskuntzen Kongresuan, 1918ko irailaren 5ean. Euskaltzaindiaren lau sortzaileetako bat izan zen, eta euskaltzainburu 1919ko urriaren 7tik 1951ko azaroaren 9a arte.[2] Askoren iritziz gure hizkuntzak izan duen inoizko euskaltzale bikainenetako eta saiatuenetako bat.[3]

Hainbat arlo jorratu arren, lau dira beti aipatu ohi diren bere lan nagusiak, enblematikoak bilakatu ziren euskal kulturan: Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia (1906), Euskal Kantutegi Herrikoia (1925), Euskal Morfologia (1925) eta Euskalerriaren Yakintza (1947).[2] Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoak dira, bestela betiko galduta izango genituzkeen ezin konta ahal harribitxi jaso zituztenak.[4]

Euskaltzaindiako jardunaz gain, Teologian doktorea zen, Bilboko Institutuko katedrako euskara irakaslea, Parisko Hizkuntza Elkarteko kidea (1905), Errusiako Zientzien Akademiakoa (1922), eta 1927an Espainiako Errege Akademiako akademiko osoa izendatu zuten Julio Urkixorekin batera, euskararen ordezkari gisa.[5] Praktikan, horrek Espainiako Akademiaren beraren funtzionamenduan euskararen gaineko ardura berezirik ekarri ez bazuen ere, titulu hori oso baliagarria suertatu zitzaion Azkueri, batez ere gerra zibilaren ondoren 1939tik aurrera.[2]

  1. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 1 or..
  2. a b c Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak.. Euskaltzaindia.
  3. Arana Martija, Jose Antonio, Euskaltzaina. (2001). "Euskal Herrian ez da inoiz egon ezta egongo ere, euskararen eta euskal kulturaren alde Azkuek beste lan egingo duenik". Euskonews & Media 143.zbk, 2 or..
  4. Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 380 or. ISBN 84.7240.114.6..
  5. (Gaztelaniaz) Jaime de Kerexeta. (1969). Presentación del Diccionario Vasco-Español-Francés. La Gran Enciclopedia Vasca, 1 or. ISBN Depósito Legal BI-1.859.1969..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy