Richard Brooks | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Reuben Sax |
Jaiotza | Filadelfia, 1912ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Studio City, 1992ko martxoaren 11 (79 urte) |
Hobiratze lekua | Hillside Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jean Brooks (1941 - 1944ko irailaren 13a) Jean Simmons (1960ko azaroaren 1a - 1977) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Temple University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, eleberrigilea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
|
Richard Brooks (1912ko maiatzaren 18a, Filadelfia, Pennsylvania – 1992ko martxoaren 11a, Los Angeles, Kalifornia) Ameriketako Estatu Batuetako film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea izan zen. Garaikideon zinema baino serioagoa zen Brooks-ena, eta haren film askok arrakasta iraunkorra lortu dute.
40ko hamarkadan Key Largo eta Brute Force filmetako gidoiak idatzi zituen, zinema beltzako bi harribitxiak. 1950ean Crisis izeneko filma zuzendu zuen, eta Cary Grant-i ohi baino paper ilunago eman zion lehen aldiz. 1960an Elmer Gantry filmarengatik Oscar irabazi zuen, nahiz eta beste lau aldiz izendapena jaso.