Rift gunea

Rift guneen eboluzioaren eskema.

Rift gunea edo rifta rifting prozesuan zehar litosfera kontinentalaren barnean sortzen den egitura nagusiari deritzo. Rifting prozesua litosfera kontinentalak estentsio-indar orokorren eraginpean duen bilakaera dela esan daiteke. Rift aktiboetan, zeinetan estentsio-esfortzuen eragina ez baita desagertu, lurraren azala faila normalez josita dago[1], lurrikarak arruntak dira eta noizbehinka sumendien erupzioak gerta daitezke. Aktibitaterik gabeko riftetan, aldiz, estentsio-indarren eragina desagertu da eta aztarna gisa faila normalak eta riftaren bilakaeran zehar pilatutako sedimentuak eta arroka bolkanikoak ikus daitezke. Estentsioaren eragina denboran zehar luzatuz gero, litosfera kontinentala bi zatitan bana daiteke erdian ozeano berri bat sortuz; orduan, rifting prozesua eraginkorra izan dela esaten da. Litosfera kontinentala bitan banatu aurretik estentsioa gelditzen bada, rifting prozesua ez dela eraginkorra izan esaten da[2].

  1. «Rift Valley: definition and geologic significance» ethiopianrift.igg.cnr.it (Noiz kontsultatua: 2019-05-03).
  2. Apraiz Atutxa, Arturo, 1967-. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 433323972. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy