Rikardo I.a Ingalaterrakoa[1] (Oxford, Ingalaterra, 1157ko irailaren 8a – Châlus, Limousin, 1199ko apirilaren 6a), Rikardo Lehoibihotza (ingelesez Richard the Lionheart, frantsesez Richard Cœur de Lion) ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea izan zen 1189-1199 bitartean; baita Akitaniako dukea (1169-1196 eta 1198-1199) eta Poitiersko dukea (1172-1199) ere.