Robert Andrews Millikan (Morrison, Illinois, 1868 martxoaren 22 – Pasadena, Kalifornia, 1953 abenduaren 19) fisikari estatubatuarra izan zen.
Columbia, Berlin eta Gottingengo unibertsitateetan ikasi zuen. 1886.ean Chicagoko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.
1910 urtean Millikanen esperimentua deitutako saiakuntzaren bidez oinarrizko karga (elektroiarena) zehaztu zuen, 1,602 × 10−19 Coulomb alegia. Oinarrizko karga esaten zaio, naturako karga guztiak honen multiploak direlako.
1923an Fisikan Nobel Saria irabazi zuen. Elektroiaren karga zehazteagatik batez ere.