Robert Johnson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazlehurst, 1911ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Greenwood, 1938ko abuztuaren 16a (27 urte) |
Hobiratze lekua | ezezaguna |
Heriotza modua | giza hilketa: ezezaguna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, blues singer (en) , egile abeslaria eta kale-artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Delta bluesa bluesa country blues (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records |
|
Robert Leroy Johnson (1911ko maiatzaren 8a - 1938ko abuztuak 16a) amerikar blues abeslaria, gitarra-jolea eta musikaria izan zen. 1936 eta 1937. urteetan egindako grabazio gogoangarriek kantatzeko, gitarra jotzeko eta abestiak idazteko zuen talentua erakusten dute; gerora etorri diren musikarien belaunaldi askok grabaketa haien eragina jasan dute. Johnsonen bizitza ez dagoenez oso dokumentatuta eta gazterik hil zenez (27 urte baino ez zituen), kondaira asko sortu dira hari buruz. Faustiar mito batek dioenez, bere arima saldu zion deabruari Mississippiko bidegurutze batean, arrakasta lortzearen truke. Musikari ibiltari moduan, gehienetan kale gorrian jo zuen, juke joints izeneko tabernetan eta larunbat gauetako dantzaldietan. Johnsonek, ordea, arrakasta komertzial eskasa izan zuen bere bizialdian.
1961ean bere grabazioak berriro argitaratu ziren King of the Delta Blues Singers LPan, eta horri esker haren lana publiko zabalago batengana iritsi zen. Gaur egun, Johnson bluesaren maisutzat hartzen dugu, batez ere Mississippiko Delta blues estiloan. Rock musikari askok aipatzen dute, beraiengan eragin handia izan duelako; Eric Clapton blues eta rock musikariak Johnson "inoiz bizi izan den blues abeslari garrantzitsuena" deritzo.
Johnson Rock and Roll Hall of Fame delako aretoan sartu zuten 1986an, aretoaren lehenbiziko ekitaldian, rock and roll-aren lehenengo eraginetako bat izan zelako. 2003an, David Fricke- k Johnson bosgarren postuan jarri zuen Rolling Stone aldizkariko "inoizko 100 gitarra-jotzaile handienen zerrendan".