Robert Owen

Robert Owen

(1834)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Marcus Owen
JaiotzaDrenewydd1771ko maiatzaren 14a
Herrialdea Gales
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaDrenewydd1858ko azaroaren 17a (87 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Robert Owen (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Anne Caroline Owen (mul) Itzuli  (1799ko irailaren 30a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNational Art School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, ekonomialaria, filantropoa, politikaria, filosofoa, trapuketaria, sozialista eta idazlea
KidetzaManchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli

Find a Grave: 16379954 Edit the value on Wikidata

Robert Owen (Newtown, Gales, 1771ko maiatzaren 141858ko azaroaren 17a) enpresaburu eta gizarte-ekintzaile bat izan zen, sozialismoaren eta kooperatiba-mugimenduaren aitzindaria izateagatik ezaguna. Gaztetan, New Lanark izeneko ehungintza-enpresa buru bihurtzen da eta bertako langileen egoera tamalgarriaz kezkaturik, hainbat erreforma egiten ditu beraien egoera hobetzeko, lan-ordutegiak arinduz eta lanpostu garbitasun eta segurtasun neurriak hobetzen. Geroago, eskola-sistema publikoaren bultzatzailea da. Bere ideia aurrerakoiak Europa osora zabaldu eta berak asmatutako "8 ordu lanean, 8 ordu aisian, 8 ordu atsedenean" leloa Lehen Internazionalaren eslogan bihurtzen da. Estatu Batuetan New Harmony komunitate utopikoa sortzen du, gerora porrot egingo zuena. Euren kabuz kudeatu eta jabetza pribaturik gabeko komunitateen sustatzailea ere izan zen eta horregatik kooperatiben sortzailetzat jotzen dute zenbaitek. Beste zenbaiten iritziz, kudeatzaile arrakastatsu, filantropo, paternalista eta gizarte-erreformatzaile bat besterik ez zen izan, pentsamendu nahiz teoria sakonik gabekoa.

Behean New Lanarkeko biztanleei egindako txosten baten zati bat agertzen da. Bera zuzendari zen fabrikaren inguruan sortu zuten hirian, 1816an idatzi zituen honakoak:

« Sistema berriak oinarrian dituen printzipioek gizakiari gaitasuna emango diote guk eta gure aurrekoek bizi izan ditugun gaitz eta miseriei aurre egiteko hurrengo belaunaldietan (...). Ezjakintasuna amaituko da; grina txarrak indartzea galaraziko da; gizatasuna eta karitatea nagusituko dira; pobrezia ez da ezagutuko; gizaki bakoitzaren interesa munduko gizaki guztien interesei estu lotuta egongo da. Ez da kontrakotasunik egongo gizakien nahi eta gogoen artean.Gizartea osatzen duten guztiek neurriz eta giza legez jokatzea izango dute ezaugarri (...). Besteei kalterik egin gabe, bakoitzak bere erosotasun, ongizate eta zorionerako lagungarri duen guztia eduki ahal izango du (...). Denborarekikn, halako ezaugarridun elkarteak sortuko dira. »
Robert Owen, 1816

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy