Robinson Crusoe

Robinson Crusoe
Liburuaren lehendabiziko edizioa.
Datuak
IdazleaDaniel Defoe (1719)
Argitaratze-data1719ko apirilaren 25a
GeneroaUmeentzako liburua
Jatorrizko izenburuaThe life and strange surprising adventures of Robinson Crusoe
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
IlustratzaileaJohn Penebacker (en) Itzuli
Euskaraz
IzenburuaRobinson Crusoe
ItzultzaileaAintzane Ibarzabal Esnaola
Argitaratze-data1997
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak364
ISBN978-84-15337-78-2
Robinson Crusoe Ostiral kidea kanibalengandik erreskatatzen

Robinson Crusoe (ingelesez, jatorrizkoan The life and strange surprising adventures of Robinson Crusoe) ingelesez idatzitako lehenengo eleberritzat hartzen den liburua da, 1719an argitaratua. Fikziozko autobiografia gisa idatzia dago, irla desertu batean 28 urte pasatzen dituen naufrago ingeles batek kontatua. Ziur asko, Alexander Selkirk eskoziar itsasgizonaren istorioan oinarriturik idatzi zuen nobela Defoek[1].

Robinson Crusoe abentura-nobelen artean ezagunenetakoa da, klasiko bat bihurtu delarik. Defoek berehala idatzi zuen bigarren partea ere, Robinson Crusoeren azken abenturak (ingelesez, jatorrizkoan, The Further Adventures of Robinson Crusoe). Bigarren parteak, eta gerora idatzitako hirugarrenak, dena dela, ez zuten lehenengoaren inspirazioa eta adierazpen indarra erakutsi eta ez zuten hark adinako arrakastarik izan.

Robinson Crusoe abenturazko eleberri klasiko nagusia da. Obra hau protagonistaren izenaz bakarrik ezagutzen den arren, jatorrizko izenburua, lehenengo edizioko azalean agertzen den bezala, honako hau da:

« Robinson Crusoeren bizitza eta abentura sinestezinak, Yorkekoa, marinela, hogeita zortzi urtez Amerikako kostaldean jenderik gabeko uharte batean bakarrik bizi izan zena, Orinoco ibaia handiaren bokaletik gertu; hondoratze baten ondoren, itsasertzera eramana izan zen, non gizon guztiak hil ziren, bera izan ezik. Azkenean, piratek nola askatu zuten azalduz. Berak idatzia. »

Liburua argitaratu zenetik gaur arte 700 argitalpen baino gehiago izan ditu, eta ia munduko hizkuntza guztietan argitaratu da; gainera aldaerak, laburpenak, antzerkiak, filmeak eta abar egin dira liburuan oinarrituta

  1. Severin, Timothy. (2002). In search of Robinson Crusoe. (1st ed. argitaraldia) Basic Books ISBN 0-465-07698-X. PMC 49822899. (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy