Roh Moo-hyun (Hangul: 노무현; Hanja: 盧武鉉; RR: No Muhyeon; no.mu.ɦjʌn ahoskatua; Gimhae, 1946ko irailaren 1a – ibidem, 2009ko maiatzaren 23a) korear politikaria izan zen, Hego Koreako 15. presidentea (2003–2008) izan zena.
Giza eskubideen aldeko aktibista, berarekin batera politikari belaunaldi berri batek hartu zuten boterea, 386 belaunladia izenekoa.[1] Hasieran emaitza onak lortu arren, kontserbadoreen kritika zorrotzek kargua uztera behartu zioten. 2009an, eskandalu baten ondoren, bere buruaz beste egin zuen.[2]