Rokoko[1] XVIII. mendearen hasieran, Luis XV.aren erregeordetzaren garaian (1715-1743), Parisen gorpuztu zen arte estiloa izan zen. Estilo barrokoaren amaiera ekarri zuen arte berri horrek; erabili zituen forma sentsualagoek, dotoreagoek eta bitxiagoek aristokraziaren molde intelektual eta gustu berriak irudikatzen zituzten. Argien mendeko ideologia berriak eta entziklopedismoak zerikusi handia izan zuen estilo horren zabalkundearekin: izadiaren zaletasuna eta norberaren gogoa bete nahia bereziki bildu ziren estilo berrizale hartara.