Ronald Knox | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kibworth, 1888ko otsailaren 17a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Mells, Somerset, 1957ko abuztuaren 24a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | St Andrew's Church, Mells (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Edmund Knox | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Balliol College Summer Fields School (en) Eton College St. Edmund's College, Ware (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | itzultzailea, idazlea, apaiz anglikanoa, apaiz katolikoa, Bibliaren itzultzailea, zientzia-fikzio idazlea eta teologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Trinity College (1910 - 1917) Shrewsbury School (en) (1915 - 1917) St. Edmund's College, Ware (en) (1919 - 1926) Oxfordeko Unibertsitatea (1926 - 1939) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | anglikanismoa Erromatar Eliza Katolikoa |
Ronald Arbuthnott Knox (Kibworth, Leicestershire, 1888ko otsailaren 17a - Mells, Somerset, 1957ko abuztuaren 24a) ingeles apaiz katoliko, teologo eta detektibe-eleberrien idazlea izan zen. Familia anglikano batean jaio zen eta aita Manchesterreko apezpikua izan zen. Eton Collegen eta Oxford Unibertsitatean ikasi zuen. 1912tik apaiz anglikanoa, Trinity Collegeko kapilaua izan zen. 1918an katolizismora bihurtu zen eta aitak oinordetzarik gabe utzi zuen. 1919an apaiz katoliko ordenatu zuten. 1926 eta 1939 bitartean Oxfordeko Unibertsitateko kapilaua izan zen eta 1936an monsinore izendatu zuten. Detektibeen istoriak idatzi zituen eta "Detektibe-fikzioaren Hamar Aginduen" egilea izan zen.